Ostegunean hitzaldia emango du Daniel Garcia de la Cuestak. Ostiralean, emanaldi berezia eta txalaparta party-a antolatu dituzte. Eta egun nagusia, festa, larunbatean izango da.
ttakunaren oihartzuna herriko bazter guztietara iritsiko da ostegun, ostiral eta larunbatean. Txalaparta festaren 27garren edizioa antolatu dute urteroko legez, eta hiru egunetan izango dira ekitaldiak herrian barrena.
Ostiralean hitzaldia emango du Tabla tañidaren inguruan Daniel Garcia de la Cuestak. Ikerketa egin du asturiarrak XIII eta XVIgarren mendeetan tabla honen inguruan egin ziren aipamenekin, eta egindako aurkikuntza eta ateratako konklusioak azalduko ditu Biterin, 19:30etan.
Emanaldi berezia izango da ostiralekoa. Material bilaketan aurrepausu haundiak ari dira ematen, horien artean, pultsu elektrikoa deiturikoa. Sagar Mekanikoa emanaldian elektronika eta txalapartaren joerek egingo dute bat, 19:30etan, Biterin. Sarrerak 6 euroan daude salgai Biterin. Gauerdian, txalparta party-a antolatu dute, Atxurren.
Egun haundia azkena izango da aurten, larunbata. Txalaparta erromeriak zabalduko du egun osoko festa 12:00etan. Elkarrekin bazkalduko dute ondoren (joan nahi dutenek aldez aurretik erreserbatu behar dituzte txartelak). Jaialdi nagusia, 17:00etan hasiko da, Hernani, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa, Araba, Iparraldea, eta Tarragonako txalapartariekin. Zoaznabartarrak eta Goikoetxeatarrak ere, izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!