Pelota partiduak eta meza, baserritarren eguna ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 15a, 02:00

maiatzak 15, baserritarrek egun haundia dute gaurkoa, San Isidro eguna da, nekazarien zaindariaren eguna. Hernanin aspalditik ospatzen dute baserritarrek egun hau, eta gaur ere izango dute elkartu eta disfruta­tzeko aukera, Udalak eguerdi partean antolatu dituen ekitaldiekin.

Meza lehendabizi eta pelota partiduak ondoren
Eguneko ospakizunak goizeko 11:00etan hasiko dira, San Joan Bataiatzailean San Isidroren omenez egingo den meza nagusiarekin (arratsaldean ez da mezik izango). Ondoren, 11:30etan, Tilo­setan izango du jarraipena fes­tak. Pe­lota partiduak an­to­latu di­tuz­te palaz eta es­kuz. Palaz, Leire Lucas eta Garbiñe Tijerok jokatuko dute, Eneritz Perez eta Garazi Jauregiren kontra. Eskuz berriz, Arrieta eta Aizpitartek, Ojuel eta Li­zea­ga izango dituzte aurrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!