hernaniko Zaharren Egoitzan eta Eguneko Zentroan ez da grebarik izango aste honetan. EULEN enpresak eta langileek atzo goizean sinatu zuten aurreakoardioa. Hori horrela, deialdia bertan behera utzi zuten grebara deituta zeuden 26 langileek: Zaharren Egoitzan gauez lan egiten dutenek, eta Eguneko Zentroan ari direnek.
Diputazioaren
proposamena oinarri
Edurne Prieto, Hernaniko ELAko delegatuak Kronikari azaldu dionez, aurreakordio hau pausu definitiboa da uztailean sinatuko den hitzarmenerako: «behin akordio honetara iritsita, uztailean ez da arazorik izango hitzarmen definitiboa sinatzeko. Marko moduko bat egin dugu orain, akordioaren oinarriak jarri ditugu, eta horretarako Diputazioak egindako proposamena izan dugu kontuan. Uztaileko hitzarmen definitiboa egiterakoan, kontuan hartu beharko dira egoitza bakoitzak dituen behar espezifikoak. Oinarria bera izango da, eta uztailerako falta diren klausula horiek zehaztu eta erredaktatuko dira».
Hitzarmena, 2015a arte
Uztailean sinatuko duten lan hitzarmena 2015a arte izango da indarrean. Prietok dio, hainbat onura ekarriko dituela hitzarmen berri honek, baina batez ere bat, Rajoiren erreforma blindatzea edo bertan behera uztea. Honez gain, adostu dute besteak beste, soldatak IPCak markatzen duen 2,6a igotzea edota kaleratzeak baleude, ordaindu beharreko egunak zehaztea.
Gipuzkoan,
26 zentrotan greban
EULEN enpresak Hernani, Arrasate, Bergara, Oñati, Ordizia, Andoain eta Iruneko helduen zentroak gestionatzen ditu, eta hauek dira grebarik egingo ez dutenak. Gipuzkoan beste 26 helduen zentrotako langileek astebeteko greba deitu dute, lan hitzarmen bat eskatzeko.