Gaur goizean sinatu dute akordioa Eulen enpresak eta langileen ordezkariek.
Hernaniko Helduen Zentroetan ez da izango grebarik aste honetan, enpresa eta langileak akordio batera iritsi direlako. Berez 26 langile zeuden grebara deituak: Zaharren Egoitzan gauez lan egiten dutenak eta Eguneko Zentroan ari diren guztiak. Gaur ordea, Eulen enpresarekin akordio bat sinatu dute langileen ordezkariek, eta greba hori bertan behera geratu da.
Hernaniko kasua da hori, baina Gipuzkoan beste 2.800 langile greban daude, eta jakinarazi dute aste osoan greba egingo dutela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!