Ereñotzuko Mendi Lasterketan, Urdaburuko igoera tekniko xamarra egiteko asmoa zegoen hasiera batean, baina antolatzaileek azaldu dute, igoera hori zailtasun berezirik gabekoa izango dela azkenean. «Lasterketa herrikoia da eta herritarrek parte hartzea nahi dugu». Dagoeneko 130 lagunek eman dute izena. Apuntatzeko: www.kirolprobak.com edo Ibai Mendin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!