Erlojupeko taldekako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen larunbatean Hernanin. Bertan, alebin mailako Langile ikastolako taldea 5garren sailkatu zen, 7:02:97ko denborarekin. Taldekideak: Eneko Garmendia, Xabier Olaran, Beñat Iñigo, Hodei Zelarain eta Xabier Mugertza. Hernaniar gehiagok ere parte hartu zuten, baina talde mistoetan, hau da, parte hartu zuten, baina beraien denborek ez zuten balio sailkapenerako. Misto 8 taldeak 7:26:27ko denbora egin zuen. Taldekideak: Maddi Arizmendi, Aimar Arteaga eta Jon Sanchez. Infantiletan, Beñat Clemente eta Beñat Garmendia hernaniarrek ere parte hartu zuten, talde misto batean. Alebin mailan Tolosak irabazi zuen (6:42:51) eta infantiletan Ordiziak (9:38:22).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!