Gogor borrokatu arren, Athletic nagusi izan zen

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 13a, 02:00

Historian aurreneko al­diz, Athletic Zubipen joka­tzen ikusteko aukera izan zen atzokoan. Euskadiko Kopako partidua jokatu zuten Hernanik eta Athle­ticek eta txuri-berdeak gogor borrokatu arren, bizkaitarrak nagusi izan ziren: 1-5. Atzokoa, finalzortzirenetako joaneko partidua izan zen eta asteburu honetan bueltakoa jokatuko dute Lezaman.

Erregional 1go mailako
taldea, Gorengo mailan

Erregionalen 1go mailako taldeak 2-1 irabazi zion atzo Gure Txokoari eta emaitza horrekin, lidertza lortzeaz gain, Gorengo mailara igo­tzea lortu du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!