Zailena eginda, azken bultzada falta

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 13a, 02:00

Hernanik azken bultzada falta du maila ziurtatzeko. Promozioko joaneko partidua atzo jokatu zuen Alco­ben­dasen aurka eta 20 puntuko aldearekin bueltatu zen: 11-31. Hernaniarrek partidu bikaina jokatu zuten.
Lehenengo zatian, erasoan ondo aritu ziren eta oso serio, defentsan. Markagailu­an nabaritu zen hori. Bi en­tsaio eta bi zigor kolperi esker, 0-18 emaitzarekin bukatu zen lehenengo zatia. Lehenengo entsaioa Iñaki Apezetxeak egin zuen eta bigarrena, Igor Etxeberriak.
Bigarren zatia kaxkar hasi zu­en Hernanik. Lehe­nen­go 5 minutuetan, bi zigor kol­pe jaso zituen. Ondoren, bi jo­ka­lari kanporatu zizkioten eta nagusitasuna galduta, etxekoek entsaioa egiteko aprobetxatu zuten. Dena dela, azken 20 minutuetan, Alcobendas in­da­rra galtzen hasi zen eta hernaniarrek nagusitasuna be­rres­­ku­ratu zuten. Hala, 72ga­rren minutuan, Oier Garmen­diak beste entsaio bat egin zuen. Eta azken minutuan, bost metrotara zigor kolpea aldeko edukita ere, puntuak babestera jo zuen Hernanik Igor Genuaren gauzaketa berri bati esker. Genuak 16 puntu lortu zituen atzokoan.

150 zaletu, Madrilen
Trikoloreak gustora dira lortutako emaitzarekin eta zaletuengandik jasotako babesarekin. 150 lagun inguru izan ziren Madrilen atzo.
Bueltako partidua igandean izango da eta partidu horri begira, hernaniarrek argi dute hankak lurrean mantendu behar direla eta burua hotz.

«Landare beteko dugu»
Igandeko partidua Landaren jokatuko da 12:00etatik aurrera. Azken bultzada ema­teko, zaletuen beharra azpimarratu dute eta dei egin dute Lan­darera azaltzeko: «Leporaino beteko dugu».

Emaitza onak,
Euskadiko selekzioarekin

Hernaniko hainbat jokalarik Euskadiko Selekzioarekin jo­ka­tu dute asteburuan Gali­zi­an eta emaitza onak lortu di­tuzte. Gizonezko seniorrek 23-31 irabazi zioten Galiziari. Ema­ku­mezkoetan, berriz, se­nio­rrek eta sub18ko jokalariek osatutako bi taldek har­tu zu­ten parte 7ko Torneoan eta 2 eta 3garren postuak lortu zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!