Lizeaga auzoan ondo ezaguna dute zozo buztantxuria edo zozo ipurtxuria. Emea
da, eta buztaneko luma bat edo bi ditu txuriak. Hori ez da normala zozo
arruntetan (Turdus merula), baina tarteka azaltzen dira ale lumatxuriak
edo txuri-txuriak ere; adituek albinismoa esaten diote fenomeno horri.
Lizeagako auzotarrek diote orain dela gutxi arte zozo lepatxuri bat ere
izan dela auzoan, eta ipurtxuri honek denbora dezente daramakiela
bertan. Esaera famatuak dioenez: «Zozoak beleari ipurbeltz!». Eta beleak
zozoari? Ipur...?.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!