Bigarren postuari eustea, helburu

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 12a, 02:00

Erregional Ohorezko mailako taldeak 1-2 galdu zuen atzo Real Unionen aurka eta bi puntura daude orain irundarrak. Emakumezkoen taldeak Athleticen aurka jokatuko du gaur Zubipen, 16:30etan.

Hernaniarrek partidu garrantzitsua zeukaten atzo Real Unionen aurka eta 1-2 galdu zuten. Txuri-berdeek bi­garren postuan jarraitzen dute oraindik, baina irun­darrak 2 puntura dauzkate. Liga bukatzeko bi partidu ge­ratzen dira eta Hernaniren hel­burua bigarren postuari eustea da, Hirugarren mailara igotzeko bidean, play offa jokatzeko. Lehe­nen­go postu­ak eta zuzeneko igoerak ihes egin dio dagoeneko, Oiartzu­nek atzo irabazi egin baitzuen. Txuri-berdeak galtzen hasi ziren atzo eta lehenengo zatia hala bukatu zen: 0-1. Bigarren zatian berdintzea lortu zuten Zabaletaren golari esker, baina partidua bukatzeko 15 minutu falta zirenean irunda­rren gola iritsi zen.


Athletic Zubipen gaur, aurreneko aldiz
Emakumezkoen Ligako tal­deak Euskal Herriko Kopa txapelketari ekingo dio gaur. Athletic izango du aurkari, historian aurreneko aldiz Zubipera etorriko den tal­dea. Partidu gogorra espero dute hernaniarrek, nesken Bi­garren Mailan, goiko pos­tuetan ibiltzen den taldea baita bizkaitarra. Txapelke­tako final zortzirenetako par­tidua izango da gaurkoa; eta bueltako partidua datorren asteburuan jokatuko da Le­za­man. Norgehiagoka, 16:30etatik aurrera.


Erregional 1go mailako taldeak, igoera jokoan
Erregional 1go mailako tal­deak Gorengo mailara igo­tzeko aukera du gaur. Ho­rre­tarako, Gure Txokoaren kontra irabazi edo berdindu egin beharko du. He­rritarrei dei egiten diete Zubipera gerturatzeko, 18:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!