Amuarrainen arrantzan ibiliko dira gaur goiz partean, Urumean

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 12a, 02:00

Parte hartzaileak 08:30etan elkartuko dira Txantxangorri aurrean. Txapelketa 09:00etatik 13:00etara izango da. Ondoren, sari banaketa.

Txantxangorri elkar­te­ak 43garren Amua­rrain Txa­pelketa antolatu du Urumea ibaian. Gaur goizeko 09:00eta­tik 13:00etara izango da eta parte hartzaileak 08:30etan elkartuko dira Txantxangorri aurrean. Parte hartzeko, aurretik izena eman behar zen. Elkartean, arrantzaleen datuak hartuko dituzte eta ondoren arrantza gunera joango dira. Esan bezala, 13:00etan bu­ka­tuko da proba eta 13:30e­tan arrantzatutako amuarrai­nak pisatuko dituzte, Txan­txan­­gorriko lorategian. Mo­men­­tuan bertan banatuko dituzte sariak. Lehenengo bazkideari edo kirol abonatuari urdai­az­piko bat emango zaio.

Kanpezura irteera ekainean, gaztetxoekin
Urtero bezala, Txantxan­gorrik irteera bat antolatu du arrantzale gazteentzat. Ara­ba­ko Santikurutze Kanpezu herrira (Santa Cruz de Cam­pezo) joango dira eta bertako lakuan Arrantza Txapelketa izango da. Bertara joan ahal izango dute 14 urtetik beherako neska-mutilek eta laguntzaileek. Irteera, ekaina­ren 8an izango da. Prezioari dagokionean, ume bakoitzak 10 euroko kostua izango du eta heldu bakoitzak 15 eurokoa. Ume­ek bazkaria eraman beharko dute eta arrantzarako materiala, baldin badaukate. Txapelketaz gain, beste hainbat ekintza ere izango dira: marrazki, argazki, idatzi eta txiste lehiaketak. Informazio gehiagorako: 615 757 596 (Juan).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!