Barrenetxea IV eta Etxeberria IVarengan konfiantza osoa jarri zuen atzo Oriamendik eta aurreneko aldiz elkarrekin lehiatu ziren bi gazteak estelarrean. Ezkurra eta Agirrezabala izan zituzten aurrez aurre; aurkari gogorrak, inondik ere, eta gazteak nagusitu ziren: 33-40. Biek argi utzi zuten egunetik egunera maila hobea dutela eta edozeinen aurka lehiatzeko moduan direla.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!