San Joanetako haurren aurreskuko entsaioak maiatzaren 28an hasiko dira. Interesa dutenek izena eman behar dute Biterin. Beharrezkoa da haurrak aurten 5 urte betetzea eta izena ematerakoan, bere bikotearen izena jakinaraztea. Gehienez, 50 bikotek parte hartu ahal izango dute. Entsaioak Urumea ikastolan (Gay Mur) izango dira 18:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!