Kontzentrazioa bihar, Gasteizko kasuagatik

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 12a, 02:00

Asteazkenean Gasteizen, senar-emazte baten gorpuak hilik aurkitu zituzten eta Hernaniko Mugimendu Feministatik azaldu dute, hipotesi nagusia dela, gizonezkoak emaztea hil zuela eta gero bere buruaz beste egin zuela. Hori horrela, mobilizatzeko dei egin dute. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxari jarraituz, bihar kontzentrazioa egingo dute 19:30etan Eraso sexistarik ez lemapean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!