«Udal Gobernuari hainbat gairen inguruko informazioa eskatu diogu eta utzikeria da nagusi»

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 12a, 02:00

H1!ek azaldu du, informazioa eskatu dutela Udalak epaitegietan dauzkan gaien inguruan, Martindegi eta Osiñagako bi eremu publikoren inguruan, eta Garbitaniako Gerentearen kontratazioaren inguruan. «Oraindik zain gaude».

Hamaikabat alderdiak prentsa ohar bidez salatu du, Udal Gobernuari hainbat gairen inguruko informazioa eskatu diola eta utzikeria izan dela nagusi. «Seriota­suna eskatzen diogu», gaineratu du. H1!ek azaldu duenez, 2012ko urtarrilean Udal Go­ber­nuari eskatu zion, Udalak epaitegietan dauzkan gaien zerrenda, eta horiek eragin dituzten kostuen infor­mazioa. «Azaroan berriz eskatu genituen eta oraindik ez dugu zirriborro bat ere jaso», azpimarratu du.


Bi gai Ogasun eta Ondare Batzordean sartzeko
H1!ek dioenez, aurtengo urt­a­rrilaren 23an, udal onda­rea­ri dagozkion bi puntu, Oga­sun eta Ondare Batzordean sar­tzea eskatu zuen: «Hain zu­zen, Martindegiko bide pu­bli­ko bati buruz eta Osi­ñagako Udalaren lursail bati buruz­ko informazioa. Lau hilabete eta gero, orain­dik ez du Ogasun eta Onda­re Ba­tzor­deko gaiordenean sartu ezta beste inongo ba­tzor­detan». Horrez gain, H1!ek dio, otsailaren 5ean Garbitaniako Gerentearen kontratazioari buruzko espedienteak eska­tu zituela EAJ-PNVrekin ba­te­ra. «Oraindik zain gaude». «H1!ek onartezina dela uste du Intxauspek zuzen-tzen duen Udal Gobernua­ren opakotasuna».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!