«Guztion eskuak beharrezkoak dira preso eta iheslarien eskubideen aldeko lanean»

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 12a, 02:00

Estatuen inmobilismoaren aurrean, bideak zabaltzeko garaia dela azaldu zuen atzo Herrirak, «giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde». Bazkarian, 200 lagun inguru elkartu ziren.


Hernaniko Elkartasun Astea atzo bukatu zen Elkar­tasun Egunarekin. Ekintza ezberdinak izan ziren preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko eta eguerdi­an, giza-katea egin zuten herritar ugarik. Atseginde­gitik abiatu eta Plaza Berrin bukatu zuten herriko auzo ezberdinetatik barrena ibili ostean.
Plaza Berrin Herrira­ko kideek hartu zuten hitza eta herritarrei dei egin zieten guztiek eskutik heldu eta aurrera egiteko. «Guztion esku dago. Guztion eskuak beharrezkoak dira, preso eta iheslarien eskubideen alde­ko lanean. Estatuen inmo­bi­lis­­moaren aurrean, bideak zabaltzeko garaia da giza es­ku­bideen, konponbidea­ren eta bakearen alde».

Krossa eta bazkaria
Urtero bezala, krossa eta baz­karia egin ziren atzo. Kro­sse­an, beste urtetan adinako parte hartzea ez izan arren, giro ederra izan zen nagusi. Bazkaltzen, 200 la­gun elkartu ziren Tilosetan, eguraldia la­gun. Ondoren, ohi bezala, enkantea egin zen.


Maiatzak 18, ‘Plazak bete’
Datorren larunbatean, eki­men ezberdinak izango dira Euskal Herri osoan, Plazak be­te lemapean. Hernanin, kafe-tertulia, 12:00etan Plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!