Illarra protagonista, maiatzeko kultur agendan

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 12a, 02:00

Bost eguneko Jardunaldiak antolatu dituzte. Hilabeteroko ekintzak ere, izango dira.

Illarraren bueltan antolatutako ekintzek markatuko dute maiatzeko kultur agenda, Astiga­rragan. Bigarren urtez, Illa­rraren Jardunaldiak antolatu dituzte; aurten, bost eguneko iraupenarekin. Illar baratzak bisitatzera joango dira asteazken, ostegun eta ostiralean, 17:00etan, Murgia Jauregian; eta ekin­tza horiekin emango diete hasiera aurtengo Jardunal­diei. Ostegunean, Foruma eta pintxo potea antolatu dituzte; noski, illarra protagonista izango den pintxoekin. Ostiralean ere, Forumak irekiko du eguna, Roxario Jatetxean. Eta iluntzean, Illarra menua izango da aukeran, Astigarragako jate­txeetan. Azkeneko ekitaldiak asteburuan izango dira. La­runbatean, Astigarragako ba­ratzak bisitatuko dituzte, ilar biltzea eta aletzea nola egiten den ikusteko. Eta igandean, Illarra Azoka jarriko dute Foru Plazan, Euskal Herriko produktuekin. Jokuak eta familia jarduerak ere izango dira; eta baita sukaldaritza erakustaldia ere.


San Isidro, asteazkenean
Zinea, antzerkia, literatur solasaldiak... ez dira faltako maiatzean. Aipatzekoak, bi ekitaldi, hauek: San Isidro jaia asteazkenean; eta Giza Proba jaia datorren igandean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!