Urumea garbitzeko hitzordua larunbatean, Goizueta, Arano eta Ereñotzuko partean

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 13a, 02:00

Ereñotzu, Hernani, Ara­no eta Goizuetako udalek elkarlanean, Urumearen ibaier­tza garbitzeko deialdia egin dute; «antzeko arazoa dugula kontuan hartuta», diote. Ibaier­tzak garbitzeaz gain, sentsibilizazio lan bat egin nahi dute ekimen honekin eta dei egiten diete herritarrei parte hartzeko.  «Pike sanoa sortzeko» azaldu dute, Goizuetan 80 pertsona elkartu zirela.
Larunbatean da hitzordua, 08:30etan Hernanin eta 08:45etan Ereñotzun. 11:30e­tan hamaiketakoa izango da eta 13:30etan, buelta. Arropa egokia eraman behar da.

Izena ematen dutenak,
aseguratuta

Azaldu dutenez, garrantzi­tsua da aurretik izena ematea, besteak beste, seguruengatik. Izena emateko azken eguna asteazkena da. Izena emateko,  Herna­niko Udale­an: 900 840 090 edo atez-ate@hernani.net; Ereñotzuko Auzo Udalean: 943 55 10 00 edo ereino­tzu@hernani.net.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!