Barrenetxeak aurreneko aldiz Etxeberria IVarekin jokatuko du estelarrean

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 11a, 02:00

Erremonte jaialdia izango da gaur Galarretan eta Endika Barrenetxeak Etxeberria IVarekin jokatuko du estelarrean. Lehenengo aldiz jokatuko dute elkarrekin, estelarrean. Oriamendik konfiantza osoa jarri du bi gazteengan. Aurrez aurre, Ezkurra eta Agirrezabala izango dituzte. Partidu zaila izango dute, baina bi gazteak onenean daude eta partidu borrokatua izango dela aurreikusten da. Orain dela astebete, gainera, Zeberio eta Agirrezabalaren aurka neurtu ziren, jaialdiko hirugarren partiduan, eta 32-40 irabazi zuten. Gaurko jaialdia, ohi bezala, 16:00etan hasiko da eta estelarra bigarren partidua izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!