Teorikoa euskeraz ateraz gero, doan izateko aukera

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 11a, 02:00

Urtero bezala, Buruntzaldeko Udalek saritu egingo dituzte gidabaimenaren azterketa teorikoa euskeraz gainditzen dutenak. Teorikoa ordaintzeko saria gehienez 400 eurokoa izango da. Hernanin, 3 saritu zozketatuko dira.

Aurten ere, gidabaimena­ren teorikoa dohainik ate­ratzeko aukera izango dute, azterketa euskeraz gaindi­tzen dutenek. Izan ere, lauga­rren urtez, Buruntzaldeko Udalek eta autoeskolek kan­paina jarri dute martxan, 18 urte inguruko gazteek gida­bai­mena euskeraz ateratzeko. Zozketa egingo da, 2013 urtean atal teorikoa euskeraz gainditzen dutenen artean eta aukeratuek teorikoa dohainik izango dute, 400 euroko baliora arte. Diptikoak eta gutunak datorren astean hasiko dira banatzen etxeetara. Interesa dutenek inprima­kia beteta entregatu behar dute autoeskoletan.

11 sari
Buruntzaldeko herri bakoi­tze­an egingo da teorikoa doan ateratzeko zozketa. Denera, 11 sari zozketatuko dira: Hernanin 3, Lasarte-Orian 3, Andoainen 2 eta Astigarraga, Usurbil eta Urnietan bana.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!