Ilunabarrean, egunsentiko kantak entzunez

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 11a, 02:00

iparraldeak eta hegoaldeak bat egiten zuten atzo musikaren bidez, eta baita egunsentiak eta ilunabarrak ere. Egunsentiaren kantak emanaldia estreinatu zuten atzo iluntzean Biterin. Areto nagusia lepo bete zen Pier Paul Berzaitz, Magali Zubillaga, Estitxu Pinatxo eta Erramun Martikorenaren ahotsak entzuteko. Lau musikari ere izan zituzten bidelagun. Horien artean, Joxan Goikoetxea eta Iosune Marin hernaniarrak. Atzoko emanaldia izan zen Hernanin Musikeko udaberriko azkena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!