Alebin eta infantilek erlojupekoa, Ibaiondon

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 11a, 02:00

Lasterketa 16:00etan hasiko da, alebin mailako bueltarekin; infantilena ondoren izango da. Ibilbidea itxita egongo da, eta trafikoa Akarregitik desbideratuko dute.

Jocc txirrindularitza talde hernanirrak antolatuta, lasterketa jokatuko da gaur Ibaiondo industrigunean. Gi­puzkoako taldekako txapelketa izango da, alebin eta infantil mailakoa. Txapelketako aurreneko lasterketa arratsaldeko 16:00­etan hasiko da, alebin mailako txirrindulariekin. Zirkui­tuari hiruna buelta eman beharko dizkiete. Tanda ba­koitzean hiru taldek hartuko dute parte; eta talde bakoitzean lauzpabost txirrundulari ariko dira. Segidan, infantilen txanda izango da. Zirkuito berean lehiatuko dira hauek, baina kasu honetan bost itzuli eman beharko dituzte. Denbora onena egiten dutenen artean sariak eta elastikoak banatuko dituzte, Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoak emandakoak.

Ibilbidea itxita, trafikoarentzat
Arratsaldeko 15:00etatik 18:30­etara itxita egongo da ibilbidea. Hori horrela, jakinarazi dute Udaltzaingoak trafikoa desbideratu egingo duela Akarregi industrigunetik. Lasterketa bukatuta, bere onera etorriko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!