Elkartasun Eguna antolatu du gaur Herrirak preso eta iheslarien eskubideen alde. Goizetik arratsaldera bitarte, ekintza ezberdinak izango dira aldarrikapenerako. Urtero bezala, krossarekin ekingo zaio egunari. 12:00etan, berriz, giza-katea abiatuko da Atsegindegitik. Hala azaldu dute: «Esku Bideak eraikiko ditugu preso eta iheslarien EskuBideen alde». Ondoren, ekitaldia izango da Plaza Berrin. Bukatzeko, bazkaria eta enkantea antolatu dituzte. Herrirak dei egiten die herritarrei ekimenetan parte hartzeko eta kalera ateratzeko.
Guztion Esku,Bideak zabaltzen
Aurtengo Elkartasun Astearen lema da Guztion Esku,Bideak zabaltzen. «Esku Bideak eraiki nahi ditugu, dagozkien eskubideak bermatuak izan daitezen. Esku Bideak, gaixotasun larriak dituzten Ibon, Gari eta beste 12 euskal preso politikoak askatu eta hauen gaitzak tratatu ahal izateko. Esku Bideak, bizi arteko doktrina aplikatu dieten Inma, Pakito, Baldo eta Asier etxean izateko. Esku Bideak, sakabanaketa bertan behera uzteko», azaldu dute.
EGITARAUA
10:00, krossa aterako da Plazatik. Lehenengo umeak eta ondoren zaharxeagoak.
12:00, giza-katea Atsegindegitik, Esku Bideak eraikiko dira preso eta
iheslarien EskuBideen alde.
Ondoren, ekitalditxoa Plaza Berrin.
14:00, bazkaria Atsegindegin.
Bazkal ostean, enkantea. Espetxean zein kalean daudenen lanak enkantean jarriko dira.