«Ez da egia bosgarren edukiontzia garestiagoa dela»

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 10a, 02:00

Hernaniko sozialistek kritikatu dute Udal Gobernuak prepotentziaz jokatu duela eta gezurra esan diela hernaniarrei.

Udal Gobernuak asteartean, Atez Atekoari buruz egindako balorazioaren harira, PSE-EE al­derdiak kritikatu du Gober­nu taldeak prepotentziaz jokatu du­ela eta gezurra esan diela hernaniarrei: «Ez da egia 5ga­rren edukiontzia garestiagoa de­la. Alkateak berari komeni zai­on moduan erabili ditu datuak». Sozialistek azaldu dutenez, abenduko Plenoan Udal Go­bernuak taula bat eman zien bi sistemak konparatuz eta datu horietan oinarrituta, honakoa azpimarratu dute: «Beti ere, datu horiek ontzat emanda, bosgarren edukiontziarekin egindako bilketa garbiagoa eta erosogoa izatez gain, 264.594 euro merkeagoa litzateke».


Birziklatzeagatik, sarrerak
Taulari erreferentzia eginez, sozialistek diote Atez Atekoa­rekin kontuan hartzen direla birziklatzeagatik jasotzen di­ren diru sarrerak, baina bosgarren edukiontziari dagokionean, diru sarrerak 0 euro direla jartzen duela. «Zergatik ez di­ra diru sarrera horiek kontuan hartzen? Kontuan har­tuta, bosgarren kontenedorearekin diru gutxiago galtzen da». Bilduk tranpa egiten duela ere gaineratu dute, bosgarren edukiontziari erraustegiaren kostua gehituta. «Atez Ate­koa­­rekin ere errefusa sortzen da, zer egiteko asmoa daukate horrekin? Eta martxan jar­tzeko asmoa duten organikoa tratatzeko planta horien kostua, Atez Atekoaren gastu bezala sartuko al dute?». Legazpiko kontsultari bu­ruz eta Hernanin bildutako 6.000 sinaduren inguruko ba­lo­razioa ere egiteko eskatzen diote Gobernu Taldeari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!