Euskadirekin Hernaniko jokalariak, Galiziari aurre egiteko asmoz

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 11a, 02:00

Euskadiko selekzioko hiru taldek Galiziako hiruren aurka jokatuko dute asteburuan: Gizonezkoen hamabosteko senior selekzioak, Emakumezkoen zazpiko talde absolutuak, eta 18 urtez azpiko zazpiko emakumeen selekzioak. Euskadiko selekzioak jokalari hernaniarrak izango ditu maila guztietan, batez ere, emakumezkoen taldeetan; kasu honetan, jokalari gehienak dira hernanirrak. Partiduak Lugoko Perez Rivera estadioan jokatuko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!