Urumea bazterreko zikinkeria eta plastikoa garbitzeko, deia

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 9a, 02:00

Izena emateko, maiatzaren 16ra arte: Hernanin, 900 840 090 edo atez-ate@hernani.net; eta Ereñotzun, 943 55 10 00 edo ereinotzu@hernani.net

auzolanean Urumearen ibaiertza garbitzeko deialdia egin dute Ereñotzu, Hernani, Arano eta Goizuetako Uda­lek. Hainbat puntu garbitu na­hi dituzte, uholdeek eta era­bilera desegokiek ibai bazterrean zaborra pilatzea eragin baitute. Asmoa da, udako erabilera intentsiboaren au­rre­­tik egitea garbiketa, ibaiaren egoera hobetzeko eta bisita­riak kontzientziatzeko. Gar­biketa datorren larunbatean egingo dute, hau da, maiatzaren 18an.

Autobusa, Atsegindegitik
Garbiketa egingo den lekura joateko autobusa jarriko dute herri bakoitzetik. Hernanikoa Atsegindegiko autobus geltokitik aterako da, hilaren 18an, goizeko 08:30etan; Ereñotzu­koa 08:40etan aterako da, Txokolatenea ondotik. Goizue­taren kasuan, autobusa Plazatik aterako da 08:30etan. Eta Aranon, bi lekutan jasoko dituzte boluntarioak: 08:30etan Xauxarko lepoan eta 08:40etan Kaxe­tako kruzean.

Koadrilak hiru gunetan banatuta
Koadriletan banatuko dute garbiketa eta hiru ingurutan ariko dira: Fagollagan eta Ugal­detxon; eta Abañon, Arran­­biden eta Olatxoko errekan. Antolatzaileek eskularruak eta poltsak eramango dituzte garbiketa egiteko. Bo­luntarioei eskatu diete arropa egokia, botak eta xirak eramatea, euria egiten badu. Garbiketa ibai bazterrean egingo da, uretara sartu gabe. Inork uretara sartzea erabakitzen badu, bota altuak dituelako edo neoprenozko jantziak, harena izango da erantzunkizuna. Garbiketa egin ostean hamaiketakoa egingo dute, eta 13:30ak inguruan itzuliko dira autobusetara, bakoitza bere herrira itzultzeko.

Aldez aurretik, izen ematea
Garbiketan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik, Herna­niko Udalean 900 840 090 telefonoan edo atez-ate@hernani. net helbidean; edo Ereño­tzuko Auzo Udalean, 943 55 10 00 telefonoan edo ereino­tzu@hernani.net helbidean. Azken eguna maiatzaren 16a da. Izena ematen duten guztiak aseguratuta egongo dira.

Sentsibilizazioa eta herritarren inplikazioa
Ingurumena eta bereziki ibaiaren ekosistema babesteak duen garrantzia azpimarratu nahi dute Udalek: «garrantzia haundia du hainbat espezierentzat. Naturan zaborrik ez uztearen inportantzia azpimarratu nahi dugu baita ere, eta horri lotuta, zaborrak gaika sailkatzearena. Guzti hau auzolanean egiteak ere badu garrantzia, sentsibilizazioa eta herritarren inplikazioa bilatzen baitugu. Horrela, ibaiaren zain­tza eta kontrola denon artean egin dezakegu» Bestalde, gogoratu dute ez dela Urumean zabor bilketa egiten den aurreneko aldia, lehendik ere Udalek eta herritar taldeek hartu izan baitute parte. Orian ordea, maila guztietako instituzioek hartuko dutela parte nabarmendu du­te, eta noski, herritarrekin ba­tera ariko direla, auzolanean. Egitasmoa Guratrans proiek­tuarekin dago lotuta, eta elkarlanean antolatu dute ondorengo instituzioek: Na­farroako CRANA fundazioak, EAEko URA agentziak eta IHOBEk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!