Pagolak eta Martikorenak maila altua erakutsi zuten kanporaketan

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 8a, 02:00

Joan den ostiralean Eskolarteko Txapelketako lehenengo kanporaketa jokatu zen Hernanin. Beste hiru geratzen dira orain.

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa abian jarri zen joan den ostiralean. Hernanin jokatu zen lehenengo kanporaketa, eskualde mailakoa, eta hernaniarrak txukun aritu ziren. Haundien mailan (14-18 urte), Eli Pagolak eta Eñaut Martikorenak hartu zuten parte eta maila altua erakutsi zuten. Beste sei bertsolarirekin lehiatu ziren eta guztiek oso saio ona egin zuten.

Txikien mailan ere, txukun
Txikien mailan (14 urte arte), bi taldek neurtu zituzten in­da­rrak: Hernani-Oiar­tzungo taldeak (Jon Aizpurua, Etxahun Arrue, Urtzi Nazabal eta Amai­ur Oskila) eta Oiartzun­go taldeak (Xuban Martiarena, Jokin Irastortza, Josu Ibargu­ren eta Aiora Mantxeño). Txukun aritu ziren bi taldeak.

Finala, maiatzaren 31n
Datozen asteetan, hurrengo hiru kanporaketa jokatuko di­ra, eskualde mailakoak: Za­rau­tzen, Arrasaten eta Lazka­on. Kanporaketak gainditzen dituzten bertsolariak finalera pasako dira. Finala Tolosako Leidor aretoan izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!