Juan Mari Maizkurrena libre utzi zuten atzo, fiantzapean

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 8a, 02:00

Auzitegi Gorenak errekurtsoa onartu du eta ebazpena eman artean aske utzi du hernaniarra, 20.000 euroko fiantzarekin.

Juan Mari Maizkurrena atzo pa­sa zen Auzitegi Gore­neko epailearen aurretik eta hernani­a­rrak jarritako errekurtsoa onartu zuen epaileak. 20.000 euroko fiantzarekin Maizku­rrena libre uztea eta neurri kautelarrik ez hartzea erabaki zu­en, ebazpen definitiboa eman artean. Maizkurrenari 7 urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zion Auzitegi Naziona­lak, ETAri laguntzea egotzita, eta larunbatean atxilotu zuen Ertzaintzak, errekur­tsoa jarria eduki arren. Kasu berean dauden Zuri­a­­­rrain eta Albisu ere aske geratu ziren fiantzapean. Atristain, be­rriz, espetxeratu egin dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!