Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresei zuzendutako diru laguntzen aurkezpena egingo dute bihar. Buruntzaldeko enpresek, euren interesekoak izan daitezkeen gaien inguruko informazioa jasotzeko aukera izango dute. Aurkezpena Biterin izango da 15:00etatik 16:00etara. Buruntzaldeko eta Dendarteaneko Merkataritzaren Dinamizaziorako Bulegoek antolatu dute.
6 diru laguntzen berri
Ondorengo diru laguntzen berri emango dute: Merkataritza Saltokiak Modernizatzeko; Inbertsioak egiteko Finantza Laguntzak; ETE, banakako enpresaburu eta profesional autonomoei bideratutako Finantza Laguntza Programa; Hobeki DIGITL@; Langabetuak kontratatzeko diru laguntzak Donostialdean; Udaleko euskera sailen programak, enpresetan euskeraren erabilera sustatzeko.
Izena, aurrez
Iñigo Martinez eta Aitziber Santa Kruz dinamizatzaileek emango dituzte azalpenak. Interesa dutenek telefonoz edo emailez eman dezakete izena: 943 33 30 49, dinamizador@comercio-gipuzkoa.com edo odcdendartean@dendartean.com.