GAzte Txokoan ekintza ugari antolatu dituzte hilabete honetarako. Gaur eta bihar, esaterako, Molotoff irrati tailerra antolatu dute. Irratsaio bat nola prestatu ikasteko aukera izango da, besteak beste. Gainera, larunbatean, Molotoff irratira joango dira. Igandean, berriz, Altxorraren bila ibiliko dira Hernanin barrena. Beste irteera bat ere antolatu dute, hilabete bukaerarako: Santa Barbarara. Horrez gain, tailerrak izango dituzte, txapelketak...
11-16 urtekoentzat
Gazte Txokora joateko aukera dute 11-16 urteko gazte guztiek (Aristizabal, 5). Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 17:00-20:00, eta ostiraletik igandera, 16:30-20:30.
EGITARAUA:
Gaur-bihar, Molotoff irrati tailerra
Ostirala, Futbolin Txapelketa
Larunbata, Molotoff irrati
saioa (irteera)
Igandea, Altxorraren bila Hernanitik
Maiatzak 14, Play Station
(bideojokoa)
Maiatzak 15-16, Gazte Txokoko pareta margotu!
Maiatzak 17, Topagunea
Maiatzak 18, Henna tatto
tailerra
Maiatzak 19, Badmington
Maiatzak 21, Wii (bideojokoa)
Maiatzak 22-23, Malabare
tailerra (kariokak)
Maiatzak 24, Harremonak
(14-16 urtekoentzat)
Maiatzak 25, Santa Barbarara irteera
Maiatzak 26, Murala tailerra.
Maiatzak 28, Play Station
(bideojokoa)
Maiatzak 29-30, Mugikorretako txintxilikarioak.
Maiatzak 31, Sukaldaritza
tailerra (pizza)