1000 biztanleko, urtean 50 odol donazio izatea da egokiena eta horren arabera, Hernanin, 900 lagun inguruk eman beharko lukete odola urtean. Iaz, 943 aldiz eman zuten odola hernaniarrek. Anbulatorioan 768 estrakzio egin ziren, Donostian 105 aldiz eman zuten odola hernaniarrek eta Oronan, 70 aldiz. Beraz, datu onak dira. Dena dela, urtea hasi zenetik, iaz baino 24 odol estrakzio gutxiago izan dira anbulatorioan. Iaz, lehenengo lau hilabeteetan 258 estrakzio egin ziren eta aurten, 234. Apirilean nabaritu da alde handiena; iaz baino 21 gutxiago.
Gaur, aukera
Iazko emaitzei eusteko eta hobetzeko, odola emateko dei egin dute elkartetik. Gaur aukera izango da 18:30etatik aurrera, anbulatorioan.
Datuak - 2012
Urtarrila............57 estrakzio............1 berria...........0 organo donan.
Otsaila..............61 estrakzio............3 berri.............1 organo donan.
Martxoa............75 estrakzio............5 berri.............0 organo donan.
Apirila...............65 estrakzio............3 berri.............0 organo donan.
Maiatza.............53 estrakzio............4 berri.............1 organo donan.
Ekaina..............63 estrakzio............4 berri.............0 organo donan.
Uztaila..............70 estrakzio............3 berri.............0 organo donan.
Abuztua............65 estrakzio............5 berri.............1 organo donan.
Iraila.................80 estrakzio............6 berri.............2 organo donan.
Urria.................59 estrakzio............3 berri.............0 organo donan.
Azaroa..............55 estrakzio............3 berri.............0 organo donan.
Abendua...........65 estrakzio............2 berri.............0 organo donan.
*Donostian: 105 estrakzio; *Oronan: 70 estrakzio
DENERA: 943 estrakzio