Igandean Alcobendasera joateko, txartelak

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 7a, 02:00

Hernanik Alcobendasen aurka jokatuko du promozioa eta joaneko partidua igandean izango da, Alcobendasen. Bertara joateko, autobusa antolatu dute eta txartelak salgai daude Zintzarri eta Oindin bihar arte; Landaren, ostegun arratsaldera arte. Prezioa: 20 euro. Autobusa igandean 05:45etan aterako da Atsegindegitik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!