Kross Berdea izan zen igandean Donostian, hiru modalitatetan banatuta, eta hernaniarrek bi garaipen lortu zituzten. 15 km-ko lasterketan Ibai Albak irabazi zuen, 00:49:38 denborarekin; eta 5 km-koa, Gaizka Sarasolak, 00:16:46 denborarekin. Hernaniar ugarik hartu zuten parte eta emakumezkoetan, 15 km-tan, Laida San Sebastian izan zen lehenengo hernaniarra, 01:11:56 denborarekin eta 5 km-tan, Karen Ortiz de Guinea, 00:20:42 denborarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!