Bost txapela lortu dituzte hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 7a, 02:00

Palan: Irazustabarrena, Huizi, Arrieta eta Pagolak. Goikoetxea eta Senper, azpitxapeldun geratu dira. Erremontean: Jon Ander Elorzak jantzi du txapela. Eta eskuz, Ioritz Arrietak tanto bategatik ez zuen lortu.

Pelotako txapelketarik ga­­­­rran­tzitsuenetakoa da GRAVN Torneoa (Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia eta Nafarroak hartzen dute parte) eta Herna­niko 8 pelotarik jokatu dituzte finalak, asteburuan, Gipuz­koa­ko taldearekin. Ba­koi­tza bere modalitatean aritu da: eskuz, palan eta erremontean. Denera, 5 txa­pela lortu dituzte.

Palan, seitik lau
Palan, sei hernaniarrek jokatu dituzte finalak eta lau txapela lortu dituzte. Trinke­te­an, jubenil mailan, Huizi eta Arrietak 30-7 irabazi zioten Biz­kaiari. Sub22an, Pago­lak Aburuzarekin jokatu zuen eta 30-16 irabazi zioten Arabari. Ezker horman, Sub22an, Irazustabarrenak Mendiza­balekin jokatu zuen eta 30-28 irabazi zioten Arabari. Jube­ni­letan, berriz, Goikoetxea eta Senperrek 25-30 galdu zuten Bizkaiaren aurka.

Erremontean ere bai
Erremontean ere, Sub22an, txapela jantzi du hernaniar batek: Jon Ander Elorzak. La­rrañagarekin jokatu zuen eta 40-9 irabazi zioten Nafarroari.

Huizik, bi txapela
Asteburuan, trinketeko Gi­puz­­koako finalak ere jokatu zituzten palan eta 2garren mailan, Huizik eta Senpe­rrek 30-21 irabazi zien Sube­rriri. Aurreneko mailan, Ira­zus­ta­ba­rrenak eta Manzisi­dorrek 19-30 galdu zuten Suberriren aurka.

Tanto bategatik, txapela Errioxara

Final gogorra eta peloteo askokoa izan zen. Arrietak jokatzen zuen hirugarren finala zen.

Ioritz Arrieta pelotari hernaniarrak ezin izan zuen denboraldiko txapelketa garrantzitsuena irabazi. Albisturgo Xabier Telletxea lagun zuela, 22-21 galdu zuten Victor-Matute III bikote errioxarraren aurka.
Partidu gogorra eta peloteo askokoa izan zen, 75 minutu ingurukoa. Gipuz­koa­rrak aurretik izan ziren 15na berdindu zuten arte. Handik aurrera oso parekatua joan zen lehia eta 21na berdindu zuten. Telletxea­ren hutsegite batek errioxarrei eman zien garaipena. Arrie­tak eta aurrelari errioxarrak oso ondo jokatu zuten, baina atzean erabaki zen partidua.

Hiru final
Arrietak hiru final jokatu ditu azken honekin; pelotari gutxik esan dezakete hori. Lehenengo aldiz, jubeniletan jokatu zuen Arzelusekin eta irabazi egin zioten Nafarroa­ri. Bigarren txandan, Sub22an jokatu zuen Bolinagarekin eta kasu honetan galdu egin zuten Nafarroaren aurka.

Benjaminek arratsalde pasa ederra egin zuten Astigarragan
Larun­bat arratsaldean Benjaminen pala topaketa egin zen Astigarragan, Emakumea Pilotari ekimenaren bidez. Bertan, Hernani, Astigarraga, Aia, Bidania eta Zestoako gaztetxoak elkartu ziren. Palan jolastuz, arratsalde pasa ederra egin zuten. Zortzi hernaniarrek hartu zuten parte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!