Maria Ruiz hernaniarrarena, mezurik onena

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 7a, 02:00

Buruntzaldeko partaideen artean, Maria Ruizek irabazi du lehiaketa. 200 euroko erosketa txartela irabazi du. Ekiñe Velasco hernaniarra, hirugarren geratu da.

Maria Ruiz hernaniarrak bidali zuen mezurik onena Motxian Eby Mezu Lehiake­tara. Bera izan da irabazlea Buruntzaldeko partaideen artetik. Saria: 200 euroko erosketa txartela. Beste hernaniar bat ere izan da 6 finalisten artean: Ekiñe Velasco. Hiru­garren postua lortu du eta 60 euroko txartela. Motxian Eby lehiaketa, Buruntzaldeko eta Oarsoalde­ko Udalek antolatu dute, gazteen artean euskera bultzatzeko. 178 mezu jaso dituzte eta balorazio positiboa egin dute. Oarsoaldetik, Ekaitz Beni­tez izan da irabazlea.

Maria Ruizen mezua:
Mytia, atzkoa ikragrria izn zn. Nl san... emn
zenzkidn lztnak, mxk, sn zenzkidn itzk... oyndk zure zaporea dt nre ezpyntan. Bntan MZ!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!