Agur areto futbolari, 6 urte eta gero

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 5a, 02:00

Ligako azken partidua 5-10 irabazita, taldea desegin egingo da.

taldekide gehienek utzi egingo diote jokatzeari, eta sei urte eta gero agur esan dio Horbel tabernak areto fut­bo­lari (lehenago Yone Boutique izan zena). Atzo partidu berezia zen taldekide guz­tientzat, jakitun baitziren azken par­tidua zutela, eta Allerruri 5-10 ira­bazi zioten kiroldegian (etxe­an jokatu arren, kanpoko par­ti­dua bezala balio zuen). Iosuk sekulako partidua jo­katu zuen, eta 5 gol sartu. Roberrek 2 gol, Miguelek beste 2 eta Davidek 1. Hala bukatu dute denboraldia, hirugarren postuan zijoan taldeari irabazita. Horbel tabernak 8garren postuan bukatu du liga.

Talde berririk ez oraingoz
Urte asko daramazkite joka­tzen, eta erreleboaren faltan, taldekide gehienek utzi egin­go dute taldea. Hala ere, ba­du­te esperantza gazteren ba­tzuk talde berri bat sortzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!