Neska kadeteek denboraldi polita egin dute. Gipuzkoako Batel Txapelketan laugarrenak izan ziren, Euskadiko Txapelketan hirugarren eta ondorioz, Espainiako Batel Txapelketan parte hartzeko aukera izan dute. Joan den asteburuan jokatu zuten azken txapelketa hori Camargon eta ez zuten zorte ona izan, eta urduritasuna ere nagusi izan zen. Hernaniarrak 9garren postuan geratu ziren 05:28:46 denborarekin. Oriok irabazi zuen 05:14:74 denborarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!