Urtero bikote mordoxka izaten da Aranoko Pala Txapelketan eta
aurten ere asmo horrekintxe antolatzen ari dira txapelketa.
Maiatza bukaeran hasiko da txapelketa, eta uztailean jokatuko dira finalak, Santio jaietan (uztailaren 20an edo 21ean). Txapelketa bukaerako otordua ere egingo dute. Izena emateko epea zabalik dago, maiatzaren 12ra arte, Kontzejura deituta: 948 51 42 79.
Prezioa bikoteko: 25 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!