Ikusgarria dijoa Hernani eta Oiartzunen esprina liga bukaera honetan. Atzo Hernanik 1-2 irabazi zion Tolosari, Xabi Elberdin eta Aiheko Olabidek sartutako bi golekin. Olabidek partidua bukatzeko 15 minutu falta zirela sartu zuen gola, eta finala irabazita bezala ospatu zuten. Hernanik ez dauka hutsik egiterik, partidu guztiak irabazi behar baititu, Oiartzuni aurrea hartu behar badio. Oiartzuarrek irabazi egin zuten atzo ere, 0-1, eta ez diote erraza jarriko hernaniarrei. Hiru partidu falta, eta hurrengoa Zubipen, Real Unionen kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!