Hernani’n Musik ekimeneko udaberriko azken emanaldia izango da ostiralean. Egunsentiaren kantak izeneko emankizunarekin gozatzeko aukera izango da. Proiektu berria da. Oholtza gainean izango dira, besteak beste, Joxan Goikoetxea eta Iosune Marin musikari hernaniarrak.
Iparraldeak eta hegoaldeak bat egingo dute
Iparraldeak eta hegoaldeak bat egiten dute musikaren bidez, proiektu berri honetan. Pier Paul Berzaitz musikari xiberutarrak sortutako ekimena da eta emankizun kolektibo batean bihurtu da. Azken urteotan, Berzaitzek bere proiektu diskografiko pertsonalak beste ikuskizun bereziekin txandatu ditu: pastoralak, Amaiur, Sortuko dira besteak... Orain, formula berri bat proposatzen du, taula gainean zortzi artista biltzen dituen emanaldi honetan: Pier Paul Berzaitz, Magali Zubillaga, Estitxu Pinatxo, Erramun Martikorena, Iosune Marin, Oriol Flores, Txema Garces eta Joxan Goikoetxea.
Sarrerak bihartik salgai
Emanaldia, ostiralean 20:00etan izango da Biterin. Sarrerak bihartik aurrera jarriko dira salgai Biterin bertan, 7 euroan.