«Hitzak falta zaizkigu eskerrak emateko»

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 5a, 02:00

Berria egunkariaren alde jendetza bildu zen atzo Hernaniko Kaxkoan, eta antolatzaileak oso pozik ziren emaitzarekin. Azaldu ezin izan zutenek badute aukera aportazioa egiteko: 656 795 530.

«dena ondo joan da. Hitza eman zuten guztiak etorri dira, eta nabaria izan da jen­deak Berria egunkariaren pre­mia ekonomikoa ikusi duela. Hitzak falta zaizkigu eskerrak emate­ko». Berria­ren aldeko fes­­taren anto­la­tzai­leak oso pozik ziren, atzoko eki­tal­dia­ren ondoren. 35 taldetik gora, eta ehun­da­ka herritar ibili ziren kalean gora eta behera, buelta sin­bo­likoa ema­ten, buelta ba­koitzean laguntza ekono­mi­koa eman zuten. Pintxoak prestatzen eta ser­bi­tzen ere Herna­niko talde eta bolun­ta­rioak ibili ziren. Atzoko festara azaltzerik izan ez zu­tenek eta laguntza eman nahi dutenek telefono zenba­ki hone­tara deitu dezakete: 656 795 530.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!