Elkartasun Astea, gaurtik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 4a, 02:00

Desafioarekin hasiko da Elkartasun Astea, gaur, Ada­rran, eta datorren larunbatean bukatuko dute, Elkartasun Egunarekin. Preso eta ihes­la­rien aldeko astea da, giza eskubideak, konponbidea eta bakearen alde bideak zabal­tzearen aldeko astea.


Desafioa Adarran
Hernani eta Donostiako gazteak desafioa jokatuko dute gaur, 11:30etatik aurrera: Adarrara igo eta jaitsi, gero loko­txak, eta azkenik traktore errubera mu­gitzen. Asteartean hitzaldia, Espe­txeak eta sorkuntza, 19:30etan Karboneran. Ostegunean, bertso musi­ka­tuak, Garinen, 21:30etan. Ostiralean mobilizazioa preso eta iheslarien alde, 20:00etan Plazan. Larunbatean, azkenik, egun guztiko festa, goizean krossarekin hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!