Buruntzaldeko Txapelketako finalak

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 4a, 02:00

Buruntzaldeko Txapelketan, hainbat partidu jokatuko dituzte gaur, 15:00etatik aurrera, Her­naniko kiroldegian. Finalerdiak eta finalak egun berean izango dira, eta baita beste postuak erabakiko dituzten partiduak ere. Finaleko kandidatuak hauek, alegia, finalerdiak jokatuko dituztenak: benjaminetan: Unax Uitzi-Xabier Apaolatza elkarren kontra, eta Anartz Oiartzabal-Oinatz Insausti. Alebinetan: Xabat Etxandik-Ander Leiza batetik, eta bestetik, Unax Pagola eta Aratz Tejedor.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!