Horbel Tabernak denboraldiko azken partidua jokatuko du gaur Allerruren aurka. Hernaniko kiroldegian izango da 18:30etatik aurrera. Denboraldiko azken partidua izateaz gain, Hernaniko areto futboleko Yone klubaren azken partidua izango da. Aurten taldea osatu duten jokalari gehienek ez dute jarraituko eta jende falta dela eta, taldea desegitea erabaki da. Klubetik eskerrak eman nahi dizkiete taldeko kide izan diren eta orain arte ere jarraitu duten guztiei. Eta baita zaletuei ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!