Emilyri espero gabeko ondorioak eragingo dizkio botika berriak...

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 4a, 02:00

Zine emanaldia izango da gaur (19:30 eta 22:30) eta bihar (19:30) Biterin. Steven Soderbergh-ek zuzendutako Efectos secundarios pelikula izango da ikusgai. Psikofarmakologiaren munduan girotua dago. Zientzia horrek ikertzen du drogek gizakien buruan zer eragin duten. Emily gaztea psikiatrarengana joango da antsietateak jota, senarra Martin laster kartzelatik aterako delako. Emily psikiatrak agindutako botika berri baten menpeko bihurtuko da eta espero gabeko ondorioak eragingo dizkio... 

Pelikula, 12 urtetik gorakoentzat da. Denera, 105 minutu irauten ditu. Prezioa, 4 euro pertsonako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!