Aurten ere, Txino auzoko festak antolatu ditu Goizuetako Gazte Asanbladak. Atzo hasi ziren eta besteak beste, Musika Eskolaren kontzertua, bertsolariak eta Mus Txapelketa izan zituzten. Gaur ere ez da girorik faltako zubiz harantza dagoen auzo berezi horretan. Berezitasun bezala, aipatzekoa da Txino auzoa eta herriaren arteko desafioa. Txupinazoa 12:00tan izango da.
EGITARAUA
11:30, Dantzariak (eguraldi onarekin Txino auzoan eta txarra bada beheko frontoian).
12:00, Txupinazoa,trikitilari eta buruhaundiekin.
12:30, Desafioa: Txino auzoa vs. Herria.
14:30, Herri bazkaria goiko frontoian.
18:00, Dantzaldia.
23:30, Kontzertuak gazteen tabernan: Nonguayaz + Patxuko Nice.
*Herri bazkariko txartelak salgai daude Amaia kafetegian. 948 514242