Espetxea eta sorkuntza gaitzat hartuta, Ateramineko kide batek
hitzaldia emango du gaur 19:30etan Karboneran, atzoko partez. Horrez gain, larunbatean Elkartasun Eguna izango da eta enkantea egingo da bazkalostean. Materiala eramateko aukera dago goizetan Akerrera, eta ostegun eta ostiralean, 18:00etatik 19:00etara, Krankara. Bestalde, bazkarirako txartelak salgai daude Garin eta Akerren 15 euroan. Txartelak hartzeko azken eguna, bihar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!