Zazpiko Torneoa jokatuko dute Hernaniko neskek gaur. Joan den larunbatean Mungiako Torneoa irabazi ondoren, konfiantzaz topera eta sasoi betean aterako dira zelaira. Bost talde izango dira Landaren lehiatuko direnak: Durango, Getxo, Uribealdea, Eibar eta Hernani bera. Torneoa ligaxka modura jokatuko da, denek denen aurka jokatuz, finalik gabe. Talde bakoitzak lau partidu jokatuko ditu, sei minutuko bi zatitan banatuta; beraz, denera 10 partidu jokatuko dira. Lehenengo partidua 15:30etan hasiko da eta azkena 18:30etan. Errugbi taldetik dei egiten diete herritarrei gaur arratsaldean Landarera azaltzeko, neskei babesa ematera eta hain ezaguna ez den zazpiko errugbia ezagutzera.