Urtero bezala, maiatzarekin batera, bigarren sakramentua jasoko dute Hernaniko 8-9 urteko neska-mutil ugarik. Hain zuzen, 88 neska-mutilek egingo dute Jaunartzea. Gehienak gaur izango dira, San Joan Bataiatzailea parrokian, baina datorren larunbat eta igandean ere egingo dira Floridako San Jose Langilean eta Ereñotzuko San Antonio elizan.
61 eguerdian eta
3 arratsaldean, gaur
Iaz, lehenengo aldiz, Hernaniko Jaunartze guztiak larunbatez egin ziren, Ereñotzukoak izan ezik, eta aurten ere bide horri eutsi diote. Kronikari azaldu diotenez, aldatzeko arrazoiak asko dira: «Besteak beste, igandetan meza bakarra dugu San Joan Bataiatzailean eta beti etortzen direnak lekurik gabe geratzen ziren komunioengatik. Egia esan, Hernanin bakarrik ez, beste leku askotan ere hasi dira Jaunartzeak larunbatetan egiten».
Hori horrela, San Joan Bataiatzailean gaur izango dira Jaunartzeak. Eguerdiko 12:00etan, 61 neska-mutilek egingo dute Komunioa eta arratsaldeko 19:00etan, 3 neska-mutilek.
Floridan eta Ereñotzun, datorren asteburuan
Datorren asteburuan Floridako San Jose Langilea elizan eta Ereñotzuko San Antonio elizan izango dira Jaunartzeak. San Jose Langilean eguerdiko 12:00etan izango dira eta bertan 20 neska-mutilek egingo dute Jaunartzea. San Antonion, berriz, igandean izango dira 10:00etan. 4 ume izango dira.