35 talde eta hernaniar ugari gaur, Kale Bueltan

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 4a, 02:00

Jendetza bilduko da gaur Hernaniko Kaxkoan. Izan ere, Berria egunkariaren alde­ko Kale Buelta antolatu dute. Goizeko 11:00etatik 14:00eta­ra izango da aukera kale buelta egiteko, Plaza Berritik Gudarien plazarako tartean. Diru-laguntza emateko auke­ra ere izango da. Dagoeneko, Hernaniko 35 talde eta elkartek eman dute izena.


Tabernetako desafioa, Porrotx eta entzierroa, bertso saioa, Dady Jeff...
Kale Bueltak irauten duen bitartean, ekintza ezberdinak antolatu dituzte. Esaterako, tabernen arteko desafioa anto­latu dute. Horrez gain, Ttarlak dantzatu egingo du, eta bertso saioa eta Dady Jeffen ema­naldia ere izango dira. Porrotx pailazoarekin eta entzierro txikiarekin gozatzeko aukera ere izango dute umeek.


Montoiaren emanaldia, atzo
Berria proiektuak 10 urte bete di­tu aurten eta atzo ere izan zen festa. Xabier Montoiak kon­tzertua eskaini zuen Bite­rin. Horrez gain, Mar­txelo Ota­men­di izan zen bertan eta proiek­zio txiki bat ere bota zuten.


EGITARAUA

11:00, hasiera: Ttarla, Goiz Eguzki, Alkatea...

11:15, herriko ikastetxe guztietako irakasle, guraso eta ikasleak.          

11:30, tabernetako desafioaren aurkezpena eta hasiera. Horrez gain, atletismo taldea, Mendiriz Mendi, AEK, Udal euskaltegia, pelotariak, arraunlariak eta Institutuko ikasleak.

11:45, txirrindulariak eta errugbilariak.

11:50, Axeri Dantza.

12:00, Banaiz Bagara, Kalez Kale Kantari eta San Joan Konpartsa.

12:00, Ttarla dantza taldearen emanaldia Plaza Berrin.

12:10, emakume korrikalariak.        

12:15, Dobera, AMHER eta futbolariak.

12:20, Porrotx pailazoa eta entzierro txikia ibilbidean zehar.     

12:30, gaztetxea eta Kantuz abesbatza.

12:35, bertsolariak eta Urgarden.

12:40, Bilgune Feminista.

12:55, Ozenki abesbatza, Judo elkartea, Herrira eta senideak.

13:00, Akelarreko kideak.

13:00, bertso saioa Plaza Berrin.

13:30, ekitaldi nagusia eta tabernetako ordezkarien desafioaren amaiera.

13:45, Dady Jeff-en emanaldia.

14:00, jaiaren bukaera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!